Azpeitia, E-20730

Arkupehotsak: Bullets of Misery + Ni

Arkupehotsak, sormenaren erakusleiho berriko laugarren kontzertua.

2017-12-22 22:00:00+01:00
2017-12-22 22:00:00+01:00
2017-12-22 22:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea_Arkupean
Arkupehotsak: Bullets of Misery + Ni

Ni (Mungia)

Proiektua orain urte bete sortu zuen etxeko bakardeadean. "Ni" nor naizen onartu eta barrukoa askatzeko behar izan baten ondorioa da, transmisioan indar handia jarriz. "Izarrak" e.p-a grabatua dute. Bi abestik osatzen dute (izarrak 1 eta izarrak 2). Aurten hasi dira lehen kontzertuak ematen eta ibildea egiteko asmoz datoz.  Berriak 

Bullets of misery (Gernika)

Bullets of Misery 2008. urtean eratzen da Gernikako bost musikariren eskutik. Formazio aldaketa batzuk eta gero, hauek dira gaur egungo taldekideak: Idurri ahotsean, Lea eta Lonsoth kitarretan, Azküe baterian eta Egia baxuarekin.

Beti metal bortitzaren ildotik old school eta aro berriko tankerak nahasten dituzte “100% Original Rural Death” deritzan estilo pertsonala sortuz. Euskaraz abestearen aldeko beta egiten dute. “We growl in Basque!”

“Summum post Mortem” deitutako beraien azken EPak, kritika ezinhobeak jaso zituen Euskal Herriko eta estatuko biretan zehar eta gaur egun beraien hurrengo lana izango denaren prestaketa prozesuan dabiltza. Kristau aurreko euskal kultura jentil iluna landuko da bertan inoiz baino era bortitz eta oinarrizkoagoan.

Edonola ere, taldearen indarra beraien zuzeneko emanaldietan adierazten da hoberen, non zuzeneko performance odoltsuak eskaintzen dituzten! Ez da belarrik hazten pasatzen diren tokietatik...