• Beñat Igerabide + Perlak
  • 2017-12-01T22:00:00+01:00
  • 2017-12-01T23:59:59+01:00
  • Katapulta Tour Gipuzkoa 2017ko zirkuituko kontzertua. “Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, gipuzkoar talentu berriak balioan jartzeko eta sustatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean
  • Beñat Igerabide + Perlak
Azpeitia, E-20730

Beñat Igerabide + Perlak

Katapulta Tour Gipuzkoa 2017ko zirkuituko kontzertua. “Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, gipuzkoar talentu berriak balioan jartzeko eta sustatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean

2017-12-01 22:00:00+01:00
2017-12-01 22:00:00+01:00
2017-12-01 22:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Beñat Igerabide + Perlak
 
BEÑAT IGERABIDE

Hainbat talde gipuzkoarretan parte hartu ondoren hasi zen Beñat Igerabide (Aduna, Gipuzkoa) kantuak bakarka konposatzen. 2009an, Musicians Institute-n (Hollywood, California, AEB) soinu ikasketak burutu zituen eta handik bueltan, hainbat urte pasatu zituen bere bakarkako proiektua lantzen, mimo handiarekin abestiak sortzen, eta jaioterrian bere grabaketa estudioa eraikitzen, Sonola Studio.

2014an ikusi zuen argia “Orbainak” izeneko bere lehen lanak. Ahots eder bat, letra onak, mezu unibertsalak eta emozionalak, pertsonaren barrua arakatzen duten kantuak, musikari handiak eta melodia onak dira lan interesgarri honen giltzarriak. Pop-rock, country eta blues leuneko hamaika kantuk osatzen dute.

2016ko Azaroak 6an, bere bigarren diska argitaratu du, “Geldialdi bakoitzean”. Pop-rockaren inguruan mugitzen den arren, bestelako estiloak ere badaude disko berrian. Igerabideren esanetan: «Esperimentatu dugu funk pixka batekin, folkarekin, eta badago abesti akustiko bat ere». «Lehenengo diskoaren aldean, baikorragoa, alaiagoa dela uste dut eta indarra duela».

Gaur egun, esperientzia handiko taldekide berriekin zuzeneko indartsua eskaintzen ari da. Honakoak dira taldekideak: David Etura (bateria eta ahotsak), Matthieu Haramboure (baxua), Peio Gorrotxategi (teklatuak), Gorka Urra (gitarra, ahotsak) eta Beñat Igerabide (ahotsa eta gitarra).

PERLAK

Perlak talde zarauztarra 2013an sortu zen eta indie post punk estiloa jorratzen dute. Berehala erakarri zuten publikoa, beren abesti bizi eta suspergarriekin. Indarra, gertutasuna eta berehalakotasuna ditu ezaugarri talde txundigarri honek; abesti gordin eta ilunak sentimendu handiz lantzeko gaitasuna dute, eta abesti samurragoekin tartekatzen dituzte. 2014an beren lehen diskoa aurkeztu zuten, Perlak, eta urte horretan bertan Gaztea Maketa Lehiaketaren finalera iritsi ziren. 2015ean, Emakumeen Mundu Martxako abestia egin zuten: Bandera Moreak, eta iaz kaleratu zuten bigarren diskoa: Itzaletatik. Oihane Abarrategi, Maite Martiarena, Patxi Agirre eta Ilargi Agirrek osatzen dute gaur egun taldea.