Azpeitia, E-20730

Buffalo + Grande Days

Katapulta Tour Gipuzkoa 2017ko zirkuituko kontzertua.

2017-11-12 19:00:00+01:00
2017-11-12 19:00:00+01:00
2017-11-12 19:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea_Arkupean
Buffalo + Grande Days
“Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, gipuzkoar talentu berriak balioan jartzeko eta sustatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean
 

BUFFALO

“Buffalo”,  Ander Ederra (gitarra),  Joanes Ederra (baxua) eta David Gorospek (bateria) osaturiko talde instrumentala da. Zarautzen 2008an sortua, hiru lan argitaratu dituzte, azkenengoa “Zinematik” (2015) izenekoa Zarauzko Modelo aretoan grabatutako zuzenekoa da. Hastapenetatik jorratu dute musika instrumental eta experimentala, hala ere ez da batere erraz klasifikatu dezakegun taldea. Beraiek argi dute ez direla etiketa zaleak, atmosfera musikal txiki eta delikatuen zale, kontzertu ugari eskeini ditu,besteak beste, Donostiako Jazzaldian eta Kutxa Kultur Festibalean jo du taldeak. “Buffalo” beraien proiektu pertsonalena izateaz gain, hiru musikariek beste proiektu askotan parte hartu dute, esaterako; Benito Lertxundi, Olatz Zugasti, Makala Jazz Funk Band, Txuma Murugarren eta abar.

 

GRANDE DAYS

2013an sortua, zaila da Grande Days taldea sailkatzea. Bere musika indie rock doinuetera gerturatzen da post rock eta rock finena alde batera utzi gabe. Bost abestik osatutako lehendabiziko EPa Karlos Osinagarekin ‘Txap’ (Lisabö) grabatu zuten Tolosako Bonberenea estudioan. Lan honetan Za! taldeko Pauren kolaborazioa izan zuten. AIE (artistas en ruta) programaren 2017ko zirkuituan aukeratuak izan dira eta Zarata-Mondosonoro aldizkariak urteko demo onena bezala aukeratu zuen ‘Spark’.