• Erakusketa: Mongolia
  • 2017-10-27T00:00:00+02:00
  • 2017-10-27T23:59:59+02:00
  • 'Mongoliara bidaia' urriaren 27a arte Sanagustin kulturgunean ikusgai den argazki erakusketa da. Joxe Ramon Agirre 'Marron' mendizale eta bidaiari ezagunak 'Mongolia, lurraren maitaleak' dokumentalerako erabilitako materiala da erakusketaren oinarria. Guztira, Mongoliako nomaden eta lurralde hartako paisaien 29 argazki zintzilikatu ditugu Sanagustingo paretetan.
  • Erakusketa: Mongolia
Azpeitia, E-20730

Erakusketa: Mongolia

'Mongoliara bidaia' urriaren 27a arte Sanagustin kulturgunean ikusgai den argazki erakusketa da. Joxe Ramon Agirre 'Marron' mendizale eta bidaiari ezagunak 'Mongolia, lurraren maitaleak' dokumentalerako erabilitako materiala da erakusketaren oinarria. Guztira, Mongoliako nomaden eta lurralde hartako paisaien 29 argazki zintzilikatu ditugu Sanagustingo paretetan.

2017-10-27 16:00:00+02:00
2017-10-27 16:00:00+02:00
Erakusketa
Sanagustin kulturgunea
Erakusketa: Mongolia
Mongolia erakusketa_Azpeitia_Sanagustin kulturgunea

Mendi handien magalean, lainoen ez hain azpitik baina sasi guztien gainetik, herri batek, familia batzuek eta kultura batek beren beroa eta bizi gogoa mantentzen dute.

Eguzkiak, beti ekialdetik, egun berria iragartzen die. Bere izpiz errekatxoaren gainazal zuria urtzen du eta lehenengo tantak jausten dira, malkoek egingo luketen moduan.

Tximinia zahartuak lehenengo ke bafadak aireratzen ditu eta bere usainak, perfumatzeaz gain, egutera magikoa sortzen du ingurunean.

Guztia prest dago pertsonaia erreal guztiak bizitzaren eguneroko eszenatokian antzezten has daitezen.

Ama, amaren eginkizunetan ari da, umeek edo aitak, berriz, eguneroko eginbeharrei berrekiten dieten. Arkume jaioberriak, gaua gure ondoan pasatu eta gero, beren amen bila abiatzen dira, haien dei goiztiar zalapartariari erantzunez.

Familiako txikienak argitara agertzen hasten dira, nagiak astinduz, pixkana-pixkana, manta eta trapu artetik. Gaueko isiltasunaren erresumak, goizeko orkestrari ematen dio bide: arkumeak, ahuntzak, txikienen negarrak, eta amak tsai-a (tea esnearekin) prestatzeko erabiltzen dituen ontzien txilin-hotsak. Egun berri bat hastera doa.

Bizitzeko modu honek esanahi eta toki berezia eman die euren kulturan elikatzeko behar duten esnea ematen dieten animaliei ahuntza, ardia, jaka edo zaldia berari, azken hau ezinbesteko elementua–. Horixe da, hitz gutxitan esanik, lan honetan islatu nahi den esentzia: soiltasunaren handitasuna eta beraiengan bizi duten harmoniari eusteko belaunaldiz belaunaldi biziarazi dituzten baloreak.

Nola ez, guzti honen gertalekuak, eszenatokiak berak ere badu bere protagonismoa. Herrialdearen mendebaldean, Iparrean Errusiarekin eta Hegoan Txinarekin bereizten dituen konoan, Tavanbogd mendiak biltzen dituen Altai izeneko mendilerroa dago. Bertako mendiek 4.000 metrotik gorako garaiera hartzen dute. Horietatik glaziar handiak zintzilikatzen dira, besteak beste, Alexander glaziarra. Bertan, gailur liluragarri horietara zenbait igoera egin nituen bitartean, nomada kazajoekin elkarbizitzen egon nintzen, Tsatan familiekin edo Iparrean bizi diren elur-orein artzainekin egin nuen moduan”

Irudiek beren baitan duten indarra nahikoa da errealitate horretara eraman zaitzaten; baina osagarri moduan, lokuzio batez eta hango musika herrikoiaz lagunduta emango dira, giro errealagoa lortze aldera.

Argazkia ta montaia: Joxe Ramon Agirre (Marron)