Azpeitia, E-20730

Iñaki Bergara 'Pio' eta Kontxu Odriozolari AZKEN AGURRA

Euskal Antzerki Topaketen XXXIV. edizioari amaiera ematen dion ekitaldi berezia. Getariako Elkano Abesbatzaren 'Ahantzitako oroitzapenak' kontzertu antzeztua.

2016-11-26 21:30:00+01:00
2016-11-26 21:30:00+01:00
2016-11-26 21:30:00+01:00
Antzerkia
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Iñaki Bergara 'Pio' eta Kontxu Odriozolari AZKEN AGURRA

Sinopsia

Maritxu alzheimerrak jota dago. Ez ditu gogoratzen bere ingurukoen izenak. Apenas gogoratzen du bera nor den ere. Baina gogoratzen du zein izan zen. Txakolindegikoaren alaba. Seme alabak hartuta, herrira jaitsi eta Intxauspe dendan lanean aritu zena. Nahigabean nabigatzera ohitua, trabanairru emozionaletatik indartua ateratzen zen emakumea. Gaur egun, bere alaba, honen bikotea eta Maddi bilobarekin bizi den emakume gogortua. Biak izango dira protagonista, amona eta biloba, Maritxu eta Maddi, Itziar Aizpuru eta Maialen Urbieta aktoresen baitan, Uxue Alberdik moldatutako testua oinarri. Eta bien eskutik, familiako hiru generazioen nondik norakoetan murgilduko gara. Bere bidea egiteko uko egin behar izan ziotena gogoratu eta hartutako erabakiek biziarazi zizkieten poztasunak izango dituzte hizpide. Baina kontaketan ez dira bakarrik izango, emakume hauek beraien biografia musikala izango dute lagun kontatutakoak kantatu daitezkeelako. Horretan bidelagun izango dute Elkano abesbatza. Bizitakoari musika ipiniaz ibilbidea dotoretzen. Zuzeneko kantuari zuzeneko musikariak gehitu behar dizkiogu. Guztiok batera osatzen dugu “Ahantzitako oroitzapenak” ikuskizuna

Fitxa artistikoa

• Maritxu: Itziar Aizpuru
• Maddi: Maialen Urbieta
• Getariako Elkano abesbatza
• Pianoa: Maite Bereziartua
• Gitarra: Unai Martinez
• Perkusioa: Unai Frantsesena
• Trikitilariak: Jone Urbieta eta Izaro Lestayo
• Ipuina: Felipe Murillo
• Ipuinaren egokitzapena eta testu dramatikoa: Uxue Alberdi
• Diseinua: Ane Azkue

Antolatzailea: Azpeitiko Udala