• Iseo & Dodosound w/ The Mousehunters + Kulto kultibo
  • 2017-11-18T23:00:00+01:00
  • 2017-11-18T23:59:59+01:00
  • Iruñear taldeak 'Roots in the air' disko berria aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean.
  • Iseo & Dodosound w/ The Mousehunters + Kulto kultibo
Azpeitia, E-20730

Iseo & Dodosound w/ The Mousehunters + Kulto kultibo

Iruñear taldeak 'Roots in the air' disko berria aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean.

2017-11-18 23:00:00+01:00
2017-11-18 23:00:00+01:00
2017-11-18 23:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
Iseo & Dodosound w/ The Mousehunters + Kulto kultibo

Iseo & Dodosound bi musikari ezberdinen arteko loturatik sortutako proiektua da. 2015ean atera zuen lehen disko luzea, soinu bereizgarria lortuz. Lehen lan horrek kritika bikainak jaso zituen publiko eta adituen artetik.

Roots in the air da bigarren lana, aurten atera dutena. Kalitate aldetik saltoa eman dutela aitortu dute, ideia nahiz mezu heldu eta sofistikatuagoekin, baina naturaltasuna eta gertutasuna mantenduta. 2017a urte berezia izango da Iseo & Dodosound taldearentzat, The Mousehunters haizezko taldearen laguntzaz, duten balioa erakusteko aukera paregabea izango baitute. Frantzian, esaterako, lekutxoa egiten hasi dira eta Europan sortu den talde alternatibo eta berri interesgarrietenako gisa izendatu dituzte.

Maiatzean atera zuten diskoan datorren kanta berria, Vampire izenekoa. Diskoa, ekainaren 2an argitaratu zuten, Mundo Zurdo zigiluarekin.