• Perlak + La Basu
  • 2016-09-17T23:00:00+02:00
  • 2016-09-17T23:59:59+02:00
  • Miren, Patxi, Maite eta Ilargik osatzen dute Perlak. 2013. urte hasieran sortu zen taldea, eta post-punka egiten dute. Itzaletatik diskoa argitaratu dute aurten eta Arkupeaneko oholtzan aurkeztuko digute. La Basu, Dj Ibai lagun duela, Bilboko rap femeninoaren erreferentea da eta indarrez ta soinu energetikoez beteriko zuzenekoekin bueltan da.
  • Perlak + La Basu
Azpeitia, E-20730

Perlak + La Basu

Miren, Patxi, Maite eta Ilargik osatzen dute Perlak. 2013. urte hasieran sortu zen taldea, eta post-punka egiten dute. Itzaletatik diskoa argitaratu dute aurten eta Arkupeaneko oholtzan aurkeztuko digute. La Basu, Dj Ibai lagun duela, Bilboko rap femeninoaren erreferentea da eta indarrez ta soinu energetikoez beteriko zuzenekoekin bueltan da.

2016-09-17 23:00:00+02:00
2016-09-17 23:00:00+02:00
2016-09-17 23:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Perlak + La Basu

PERLAK

Perlak taldea 2013 hasieran sortu zen Zarautzen. Pixkanaka abestiak sortzen joan ziren, lehenengo kontzertua apirilean eman zutelarik, Kupela tabernan. Urte amaieran estudioan sartu eta lehenengo diskoa grabatu zuten zazpi abestirekin. Post-punkaren gordintasuna eta iluntasuna dute abesti batzuek, eta kutsu alaiagoa besteek.

Kantu nostalgikoak, barnera begirakoak eta atmosferikoak daude (Itzali argiak), indartsuak eta zuzenak (Goazen), eta koloretsuak ere bai (Alai). Gaztea Maketa lehiaketaren finalista izan ziren epaimahaiak aukeratuta eta ibilbide laburrean kontzertu ugari jo zituzten Euskal Herriko eszenatokitan.

2016an Itzaletatik diskoa kaleratu dute.

Taldea Miren Narbaiza (Napoka Iria, Joseba B.Lenoir..), Patxi Agirre (Louise Michel, Syrah), Ilargi Agirre (Screaming George & the Hustler, Steepers, Sugar Rave) eta Maite Martiarena (Inconexia, Syrah) osatzen dute.

LA BASU

La Basu Euskal Herriko emakuzmeko raparen ikur nagusietakoa da. 20 urte baino gehiago daramatza musikagintzan. Bilbon jaioa eta hazia, Elena Caballero, La Basu ezizenaz ezagutua, musikaren amorante sutsua da: rap, soul, dancehall, raggae, R&B, rock, punka eta flamenkoa ere nabarmentzen ditu.

Hip Hoparen kultura 90. hamarkadaren bukaeran deskubritu zuen eta 1999an bere lehenengo rap talde femeninoa eratu zuen, Jungla Urbana zeinarekin. Hainbat kontzertu eskaini zituzten Euskal Herrian, emakumeak rapa ikusten oso arraroa zen garai horretan.

2001ean bere lehen maketa kaleratu zuen #k izenekoa eta garai horretan rap talde esanguratsuak teloneatzen hasi zen.

2002an, osasun arazoak tarteko, eszenatoki eta bizitza publikotik urrundu zen. 10 urteren ondoren, inoiz baino gogotsuago itzuli zen.

2013ko amaieran Remixes deituriko maxia kaleratu zuen, bere lehen diskoa izan zenaren aurrekari moduan. 2015ean Aire es vida disko arrakastatsua kaleratu zuen.

Hurrengo lanaren aurrerapena izango den Izotz Erregina LParekin dator oraingoan, hiru abesti biltzen dituena.

Dj Ibai lagun duela, La Basu Bilboko rap femeninoaren erreferente izaten jarraitzen du eta indarrez ta soinu energetikoez beteriko zuzenekoekin bueltan da.