Azpeitia, E-20730

Sokak darrai...

Itsasi Euskal Kultur taldearen emanaldia. Azpeitia Dantzan egitasmoko saioa.

2017-07-01 19:00:00+02:00
2017-07-01 19:00:00+02:00
2017-07-01 19:00:00+02:00
Dantza
Soreasu Antzokia
Sokak darrai...

Dantzaz-dantza, doinuz-doinu Euskal Herriko, kultura, tradizio eta folklorea zabaltzeko asmotan ekin zion Itsasi Euskal kultur taldeak, duela 40 urte.

Ordutik hona, Euskal Herri osoko dantzak taularatzeaz gain, tradizioan oinarritutako koreografia berriak ere plazaratu ditugu.

Aurten, 40. urtemuga ospatzen dugun honetan, momentuko taldekide ohiak ere gonbidatu ditugu emanaldi honetara.

Asko eta asko izan dira urte hauetan parte hartu duten taldekideak eta ikuskizunean denek parte hartuko ez badute ere…

sokak darrai…