• Trini Fox + Luma
  • 2017-11-26T19:00:00+01:00
  • 2017-11-26T23:59:59+01:00
  • Katapulta Tour Gipuzkoa 2017ko zirkuituko kontzertua. “Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, gipuzkoar talentu berriak balioan jartzeko eta sustatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean.
  • Trini Fox + Luma
Azpeitia, E-20730

Trini Fox + Luma

Katapulta Tour Gipuzkoa 2017ko zirkuituko kontzertua. “Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, gipuzkoar talentu berriak balioan jartzeko eta sustatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean.

2017-11-26 19:00:00+01:00
2017-11-26 19:00:00+01:00
2017-11-26 19:00:00+01:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Trini Fox + Luma
 

TRINI FOX

Trini Fox 2015ean sorturako musika talde bat da. Suharri, Gilen eta Iñaki, Azpeiti-Azkoitiko hiru gaztek osatua. Partaideek 18-19 urte inguruan dituzte. Dagoenekoz musikari esperimentatuak dira lehenago izan dituzten talde batzuengatik: Lockheed, Walkmans edo 2Shock. Musika estiloari dagokionez, ez dira genero batera mugatzen. Stoner-rock, Punk-rock eta rock Alternatiboaren arteko nahasketa bat egiten dutela esan daiteke. Askotan Kuraia, Dut edo Queens of the Stone Age bezalako taldeekin konparatzen dituzte. Nabarmentzekoa da hirukoteak transmititzen duen esperientzia musikala oholtza gainetik bi gitarra eta bateria batekin.

Facebook-orria: Trini-Fox
Web-orria: trinifox.bandcamp.com

 

LUMA

“Luma” freskoa, zuzena eta bizia den rock bikotea da. Beraien musika arlo honetako hainbat mota ezberdinetan sartu daiteke, oso zaila dela izen bat jartzea. Beraian lehen erreferentziak, “club EP”-k, Euskadi osotik jotzera eraman zien, baita ere espainiar estatuan zehar, ala nola “The bellrays”, “Holy fuck”, “No age”, “Siena root”, “The strypes”, “Belako” eta “Capsula” bezalako bandeekin eszenatokia konpartituaz. Orain, “Airwalk EP” izeneko beraien bigarren estudioko lanarekin datoz, taldearen eboluzio bat bezala eta orain dela bi urte hasi zuten ibilbidearen erantzuna. Beraiek zuzeneko musika ikustera joan behar dela esaten dute, etxean gelditu beharrean youtube-n atzeratuz, abesti bakoitzean hamar segundu bakarrik entzuten. Azkeneko lan honekin gira potente bat ari dira egiten; Donostia, Moscú (Rusia), Tenerife, Sevilla, Madrid…. zuzenean, beraien bertsio hoberenakin. 

Facebook-orria: lumabandmusic
Web-orria: lumaduo.bandcamp.com