• Txisteratik, egun magikoa
  • 2017-10-07T00:00:00+02:00
  • 2017-10-07T23:59:59+02:00
  • Bigarren urtez, magiak eguna alaituko digu. Kalean gertuko magia, karpa magikoa eta Soreasu Antzokian gala nagusia izango ditugu. Laister informazio osatuagoa.
  • Txisteratik, egun magikoa
Azpeitia, E-20730

Txisteratik, egun magikoa

Bigarren urtez, magiak eguna alaituko digu. Kalean gertuko magia, karpa magikoa eta Soreasu Antzokian gala nagusia izango ditugu. Laister informazio osatuagoa.

2017-10-07 12:00:00+02:00
2017-10-07 12:00:00+02:00
Magia
Kalean eta Soreasu Antzokian
Sarrerak
Txisteratik, egun magikoa

Goizean magia gertutik ikusteko aukera izango dugu. Imanol Ituiño, Armando eta Jagomago ibiliko dira Alde Zaharrean magia begien aurrean egiten. 12:30etik aurrera, eguerdia alaitzeko. Eta 13:00etan, karpa magikoaren lehen saioa izango dugu. Aurtengo karpan, 100 ikus-entzule sartzen diren karpan, aitzinako erara eginiko magi ikuskizunaz gozatuko dute Civi-Civiac magoarekin. Pikareska eta engainua ardatz izango dituen 45 minutuko ikuskizuna da, zirko ibiltari eta ferietako barraken antza hartuko duena. Arratsaldean, beste bi aukera izango dira ikusteko, 16:30ean eta 17:30ean. Perez Arregi plazan kokatuko dugu karpa magikoa. Sarrerak Sanagustin kulturgunean eta karpan bertan.

Eta amaitzeko, magiaren ikuskizunik handienarekin amaituko dugu. Soreasu Antzokian, gala nagusia izango dugu ondorengo mago hauekin: Imanol Ituiño aurkezle lanetan, eta Tuttilifamili, Amadeo, Armando, eta Civi_Civiac fakirra. Parte hartuko duten mago guztiak sarituak izan dira. Saiakera egin dugu alde horretatik, ikuskizuna aberasteko.

-          Tuttilifamili:           2017an "Most original act" Blackpool European Competition 
                                 Magia orokorrean 2. Sari Nazionala 2014
                                 Almussafes saria 2016

-          Armando Magia:   2 Sari Nazionala 2008
                                  Sant Julia 1 saria

-          Civi-civiac:              Fakirismo Sari Nazionala 1999
                                 Masters of Magic Street Magician 2014

-          Edama:                   1 Sari Nazionala Ilusio handietan 2005

-          Imanol Ituiño:       2. Sari Nazionala Areto magian 2014
                                 1 almussafes Saria 2008