Azpeitia, E-20730

XXXV. Antzerki Topaketak: Azken itzulia

Aldebaran zaharra eta haur bat, bizikletan, bizitzaz mintzatuko dira.

2017-11-12 17:00:00+01:00
2017-11-12 17:00:00+01:00
2017-11-12 17:00:00+01:00
Antzerkia
Soreasu Antzokia
Sarrerak
XXXV. Antzerki Topaketak: Azken itzulia
San Andres de Uralai herrixkan, Aldébaran zaharra, moda zaharreko txirrindulari jantzia soinean, bizikleta eskuan, bere haurraren, haur kausituaren, egun arte gorderik egonaren beha da. Herritar guziak hor dira zazpi urteko mutiko ttipiari ongi etorriaren egiteko prest. Hara non agertzen den, herrira ekartzen duen tunelaren ahotik, txirrindulari jantzi berri-berria daramala. Doi bat herabe, doi bat zuhur, doi bat berri. Aldébaranek, lehen urratsa eginez, aurkezpenak egiten ditu.
 
Herri inguruan, udaberriak bere berde eta edertasuna eskaintzen ditu. Gure bi errotadun ibiltariak bidean abiatzen dira. Abiadura atxiki, bata bestearen aitzinean aldizkatu, haizetik babestu, aguardientez indarberritu: Aldébaranek haurrari oinarrizko ezagutzak irakasten dizkio. Laster ikasten du. Ibilaldiak iniziazio itxura hartzen du. “Airoski josta, pixka bat, denbora har ezak, aska hasi, hats hartzen ikas, bidean luza!” gomendatzen dio zaharrak. Loreak usain, onddoak irakur, xoriak entzun… Gorputzaren pizgarri den zentzuen besta, “bizia” ikas eta goza.
 
Fitxa artistikoa
• Taula zuzendaritza: Jean-Marie Broucaret eta Catherine Mouriec
• Antzerkilariak: Txomin Héguy eta Patxi Uzcudun
• Musikagilea: Jésus Aured
• Musikaria: Jésus Aured edo Jean-Christian Irigoyen
• Jantziak, atrezoak, eszenografia: Sophie Bancon, Annie Onchalo
• Teknika arduraduna: Pantxoa Claverie
• Eszenografiaren egilea: Vincent Gadras