• XXXV. Antzerki Topaketak: Miss karaoke
  • 2017-11-03T21:30:00+01:00
  • 2017-11-03T23:59:59+01:00
  • Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean?
  • XXXV. Antzerki Topaketak: Miss karaoke
Azpeitia, E-20730

XXXV. Antzerki Topaketak: Miss karaoke

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean?

2017-11-03 21:30:00+01:00
2017-11-03 21:30:00+01:00
2017-11-03 21:30:00+01:00
Antzerkia
Soreasu Antzokia
Sarrerak
XXXV. Antzerki Topaketak: Miss karaoke
 
Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?
 
«Zerk definitzen zaitu?», «Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?». Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.
«Miss Karaoke» antzezlanaren oinarrian dagoen testua Oier Guillanek idatzi zuen DSS2016-ek bultzatutako «Dramaturgia berriak» deialdiaren baitan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztu du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin elkarlanean.
 
Fitxa artistikoa
 
• Aktoreak: Javier Fernandez, Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Iñaki Ziarrusta
• Testua: Oier Guillan
• Dramaturgia: Metrokoadroka eta aktore taldea
• Zuzendaritza artistikoa: Oier Guillan, Javi Barandiaran eta Metrokoadroka
• Kartela eta estetika orokorra: Idoia Beratarbide
• Jantziak eta eszenografia: Idoia Beratarbide & Maria de Bernardo (Marodi sorkuntzak)
• Argiztapena: David Alcorta
• Bideoa eta teaserra: Zazpi t’erdi
• Ekoizpen koordinatzailea: Edu Hernando
• Ekoizpen laguntzailea: Joseba Roldan
• Ekoizpena: Vitoria-Gasteizko Principal antzokia; Donostiako Victoria Eugenia antzokia eta Bilboko Arriaga antzokiarekin elkarlanean, DSS2016-k bultzatutako «Dramaturgia berriak» ekimenaren baitan
• Laguntzaileak: Errenteriako Niessen Kulturgunea, Baratza Aretoa, Garaion Sorgingunea.