Diskoek ez dutelako zuzenekoek eskaintzen dutena biltzen

2013/04/02
Diskoek ez dutelako zuzenekoek eskaintzen dutena biltzen
Joan den larunbatean, Amparo Sanchez-en kontzertua izan genuen. Iaz argitaratu zuen 'Alma de cantaora' diskoa aurkeztu zuen 130 lagunen aurrean. Ordu eta erdiko kontzertuan, giro polita sortzen asmatu zuen eta jendea kantuan koroak eginez eta dantzan jarri zuen. Goxo eta gertuko portatu zen eta bertaratutakoei zuzeneko musika entzuten jarraitzeko eskatu zie, bizitza alaitzen duelako: "Guztiok daramagu cantaora bat gure barnean, jarraitu horrela". Amaieran jendartera jaitsi eta jarraitzaileekin hitz egiten eta sinadurak ematen aritu zen.
Erantzuna gehitu