Apirileko eskaintza Sanagustin kulturgunean

2013/04/03
Kontzertuetan, besteak beste, Gari , Kalakan eta Delorean taldeak disko berriekin; antzerkian ' Pottola ' eta Zuondoan proiektua ren 'Maddi eta Antton'; film laburretan Kimuak ; eta dantzan Dantzaki Orbegozo taldearekin saloiko dantzak. Umeentzat pailazoak eta erakusketak ere egongo dira. Horiek guztiak apirilean.

Apirileko ekitaldi zerrendan bada zer ikusi eta entzuna. Arlo anitzeko ekitaldiak eta izen handiko proiektu berrien aurkezpen ugari entzun, ikusi eta gozatzeko aukera ederrak izango ditugu Sanagustin kulturgunean.

Kontzertua: Gari + Estankona. 'Ez da amaiera' diskoa aurkezteko biran etorriko da Gari. Aitzealdenk! Zuzenean saioko ekitaldia.
Eguna: Apirilak 6, zapatua.
Ordua: 23:00etan.
Sarrerak: 10€. (Kultur bonoarekin doan ikus daiteke).

 

Film laburrak: Kimuak.
Eguna: Apirilak 10, asteazkena.
Ordua: 21:00etan.
Sarrerak: 3€. (Kultur bonoarekin doan ikus daiteke).
Filmak:Bajo la almohada (Isabel Herguera, 8:25 minutu); Casa vacia (Jesus Maria Palacioa, 20:30 minutu); Los monstruos no existen (Paul Urkijo, 9:22 minutu); Voice over (Martin Rosete, 9:40 minutu); Abuztua (Pello Zazpitaerdi, 17 minutu).

 

Kontzertua: Kalakan + talde gonbidatua. Kalakan maiatzean aterako duen lan berriaren biran etorriko da.
Eguna: Apirilak 13, zapatua.
Ordua: 23:00etan.
Sarrerak: Aurrez 8€ / Egunean 10€. (Kultur bonoarekin doan ikus daiteke).

 

Antzerkia: Pottola.
Eguna: Apirilak 14, igandea.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Aktoreak
: Lur Korta, Aitor fernandino, Joseba Usabiaga / Egoitz Sanchez eta Ainhoa Garai.
Sinopsia: "Gorka gizon arrakastatsua da. Elenarekin maitemindu da erabat, emakume adimentsu, atsegina eta sentsuala baita; gainera, emakume dibertigarria da eta behar baino 30 bat kilo gehiago ditu. Elenarekin harremanetan hasi dela jakitean, bere lagunak diren Alex eta Blanca zirika hasi zaizkio Elenari buruzko iritzi krudelak tarteko, eta esandako horiek eragin itzela dute Gorkarengan, hark ematen duen arrakasta irudiaz duen obsesioagatik. Elenarekin duen harremanaren alde egitera behartuta, Gorkak itxurari buruz dituen kontzeptuei egin behar die aurre, ahal duen bezala, harik eta erabaki bat hartu arte."
Sarrerak: aurrez 10€ / egunean 12€ (kultur bonoarekin erdi prezioan ikus daiteke).

 

Ekitaldia: Saloiko dantzak Dantzaki Orbegozo taldearekin (ekitaldi irekia, edonork dantza egiteko).
Eguna: Apirilak 20, zapatua.
Ordua: 23:30k aldera.

 

Ekitaldia: Korri ta Xalto pailazoak.
Ikuskizuna: Dantzan (berria).
Eguna: Apirilak 21, igandea.
Ordua: 18:00.
Sarrera: 3€ (kultur bonoarekin doan).

 

Antzerkia: Antton eta Maddi.
Aktoreak: Iñigo Aranbarri (Antton), Itziar Elias (Maddi).
Sinopsia
: Maddi eta Antton lanaren haria parke batean garatzen da, eta bertan Maddik eta Anttonek, beren jolas, elkarrizketa eta zalantzen bitartez, harrerako umeen egoera hurbilagotik ezagutzeko aukera emango digute.
Antzerki lan horren bitartez, gizarteari harrerako haurrei beste begi batzuez begiratzen lagundu nahi zaio, eta horien sentimenduak naturaltasunez tratatzen".
Ordua: 17:30.

 

Dokumentala: Gu ere harrera familia.
Webgunea:
www.zuondoan.com
Ekoizpena: Maite Elias, Itziar Elias, Esther Fernandez eta Mikel Yerobi.
Irudia eta edizioa: Mikel Yerobi.
Arte zuzendaritza: Maite Elias.
Elkarrizketak: Itziar Elias.
Komunikazioa: Esther Fernandez.

 

Kontzertua: Delorean + talde gonbidatua. Nazioarteko bira hasi aurretik hemen izango dira zarauztarrak.
Eguna: Apirilak 27, zapatua.
Ordua: 23:00etan.
Sarrerak: zehazteke. (Kultur bonoarekin doan ikus daiteke).


Erakusketa: Enrique Pimoulier argazkilariaren lanak.
Izena: Emakume nekazariak.
Eguna: Apirilak 29tik maiatzaren 15era.

Kultur bonoaz

Kultur bonoa herriko lau eragileren artean sortutako proiektu bat da: Kultur Mahaia, Sanagustin kulturgunea, Tren Museoa eta Azpeitiko Udalarenak (Kultura, Gazteria... sailak). Aurten jarri da martxan kultur ekitaldien kontsumoa sustatu, Azpeiti mailako kontsumoa bultzatu eta herritarrek abantaila ekonomikoak izateko helburuarekin. Berez 155 euro inguruko balioa luke txartelak, baina 52 eurotan dago (langabetuak, erretiratuak, Gazte Txartelaren jabeak eta ikasleak, %25eko deskontua). 2013rako 50 bat saltzeko helburua dute sustatzaileek eta orain arte 35 saldu dira. informazio gehiago hemen lor dezakezue baina jarraian eskaintzaren xehetasunak:

Eskaintza

- Kontzertuak: 8 ikuskizun doan. Sanagustin kulturgunekoak.
- Antzerkia eta dantza: 4 ikuskizun %50eko deskonturekin. Sanagustin kulturgunekoak.
- Jaialdi eta topaketak (Aitzealdenk!, Antzerki Topaketak): ikuskizun denek %50eko deskontua. Soreasu antzokikoak eta Sanagustin kulturgunekoak.
- Ume ikuskizunak: doan (ume bat eta heldu bat). Sanagustin kulturgunekoak.
- Tren Museoa (museo bisita + ibilaldia): 2 doan.

Erantzuna gehitu