Erakusketa, film laburrak, kontzertuak eta antzerkia aste honetan Sanagustinen

2013/04/09
Anton Eguiguren zumaiarraren margolanekin osatuta erakusketa jarri dugu gaur; bihar (asteazkena), Kimuak film laburrak ikusiko ditugu, guztira bost; zapatuan, Kalakan eta Izaki gardena taldeen kontzertuak izango ditugu; eta asteko ekitaldiekin amaitzeko, igandean, 'Pottola' antzezlanarekin gozatuko dugu.

1- Erakusketa: Anton Eguiguren margolariaren koadroak, koloretsu eta handiak.
Izenburua: Ez du.
Egunak: Apirilak 9tik apirilaren 29ra.

2- Ekitaldia: Kimuak film laburren proiekzioak.
Filmak: Bajo la almohada, Casa Vacia, Los monstruos no existen, Voice over eta Abuztua.
Eguna: Apirilak 10, asteazkena.
Ordua: 21:00.
Sarrera: 3€ (kultur bonoarekin doan).

Kontzertua: Kalakan + Izaki gardena. Kalakanek 2013-2014 bira hasiko du asteburu honetan maiatzean aterako duen lan berriaren arira. Azpeitian egingo du geldialdia. Haren aurretik jon Besagainen Izaki gardena proiektua entzungo dugu. Bakarka edo duo formatuan joko duen dago ikusteko.

Eguna: Apirilak 13, zapatua.

Ordua: 23:00etan.

Sarrerak: Aurrez 8€ / Egunean 10€ (kultur bonoarekin doan).


Antzerkia: Pottola.

Eguna: Apirilak 14, igandea.

Zuzendaria: Begoña Bilbao.

Aktoreak: Lur Korta, Aitor fernandino, Joseba Usabiaga / Egoitz Sanchez eta Ainhoa Garai.

Sinopsia: "Gorka gizon arrakastatsua da. Elenarekin maitemindu da erabat, emakume adimentsu, atsegina eta sentsuala baita; gainera, emakume dibertigarria da eta behar baino 30 bat kilo gehiago ditu. Elenarekin harremanetan hasi dela jakitean, bere lagunak diren Alex eta Blanca zirika hasi zaizkio Elenari buruzko iritzi krudelak tarteko, eta esandako horiek eragin itzela dute Gorkarengan, hark ematen duen arrakasta irudiaz duen obsesioagatik. Elenarekin duen harremanaren alde egitera behartuta, Gorkak itxurari buruz dituen kontzeptuei egin behar die aurre, ahal duen bezala, harik eta erabaki bat hartu arte."

Sarrerak: aurrez 10€ / egunean 12€ (kultur bonoarekin %50ean).

Erantzuna gehitu