Saloiko dantzak eta pailazoak asteburuan

2013/04/18
Dantza egin nahi duzu lagunartean? Saloiko dantzek erakartzen zaituzte? Bada zapatu iluntzean duzu aukera ederra horretarako. Jose Mari Orbegozo dantzari handiak jarriko du musika eta saltsa, gainontzeko nahi duten guztiek dantza egiteko. Eta igandean txikienek gozatzeko aukera izango dute Xalto pailazoaren gorabeherekin.

Jose Mari Orbegozo dantzariak bultzatuta dantza saioa izango dugu zapatu honetan; saloiko dantzak. Ez, ordea, ikuskizun formatuan, hau da, ez da talderik izango Sanagustin kulturgunean. Zuek izango zarete dantzariak, herritar oro, nahi duena. Orbegozo berak jarriko du musika eta lagunartean dantza egiteko giroa. Bere ikasleak, Dantzaki Orbegozo taldekoak hemen izango dira irakasleari laguntzen eta dantza egiten. Proba ezazu zeuk ere zer moduzko dantzaria zaren. Salsa, tangoa, vals-a; ongi pasatzeko gaua izango da. 23:30ak aldera hasiko da.

Xalto pailazoa

Hilean behineko zitari eutsiz, gaztetxoenentzako ikuskizunaren txanda izango da igandean. Xalto pailazoa etorriko zaigu, beti bezala, tarte eder bat pasatzeko gonbita eginez.

Oraingo honetan, mendira joango da egun-pasa. Etxera itzultzeko jaso behar duen furgonetari gurpila zulatuko zaio eta zain egon beharko du. Denbora tarte hori probesteko show berria prestatzeari ekingo dio eta horretarako publikoaren parte-hartzea bilatuko du. Musika, abestiak, dantza... dena uztartuko duen showa. Lagunduko al diogu? Ea zer sortzen dugun.

Ekitaldia: Korri ta Xalto pailazoak.
Ikuskizuna: Show berria prestatzen.
Eguna: Apirilak 21, igandea.
Ordua: 18:00.
Sarrera: 3€ (kultur bonoarekin doan).

Erantzuna gehitu