Igande honetan izango dugun antzerki itzelaren promoa

2013/05/08
Asier Hormaza, Sara Cozar, Kandido Uranga, Iñake Irastorza eta Mikel Laskurain aktore ezagunek egiten duten komedia da. "Eszena gehienetan, elkarrizketa dramatikoen erdian, umorea azaltzen da", adierazi izan dute egileek. Oraindik sarrerak badaude hemen eta kulturguneko tabernan. 19:00etan hasiko da.

Sinopsia: Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra: aurrera egiteko enpresari txiki horren trikimailuak, bere balioek inolako baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa… Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak, emozio bi horiez berdin gozaraziz. Azken batean, bizitzaren beraren pasarteak eszenan. Gutako edonori gertatutako edo gerta dakizkiokeen istorioak.

Erantzuna gehitu