Eñaut Elorrietak bihar aurkeztuko du diskoa Bilbon; zapatuan zortzi, zuzenean, hemen

2013/05/15
"Zuzenekoetan diskoa bere horretan defendatzen saiatuko naiz, diskoarekiko fidela izaten". Berria egunkariak eginiko elkarrizketan (bideoan duzue) esandakoa da. Diskoaren zertzeladak bihar iritsiko zaizkigu Elkar-ek Bilbon duen aretotik, baina zuzenean, eta Gipuzkoan lehenbizikoz, Sanagustin kulturgunean izango dugu proiektu berri hau bertatik bartara ezagutzeko. Sarrerak eskuratzeko kulturgunean edo hemen dituzue, 10€tan (egunean bertan 12€tan egongo dira).
Erantzuna gehitu