Oso erantzun ona eduki du kulturgunean izan den I. Mus Txapelketak

2011/08/03
Oso erantzun ona eduki du kulturgunean izan den I. Mus Txapelketak
San Inazio festetan Festa Herrikoien Aldeko Batzordeak lehenengo aldiz Saninaziyotako Mus Txapelketa antolatu zuen, abuztuaren 1ean. Sanagustin kulturgunean jokatu zuten. Kulturgunearentzako ere lehen aldia izan zen, inoiz ez baita bertan mus partidarik ere jokatu. Jendeak "oso erantzun ona" eman zion Herriko Festa Batzordearen deiari, honek esan duenez, uste baino bikote gehiago joan baitzen, eta ongi atera zen guztia. 61 bikotek hartu zuten parte. Jose Carton eta Mikel Rodriguez izan ziren irabazleak. Argazki bilduma duzue hemen .
Erantzuna gehitu