Mahai-ingurua bizitzaren elementu nagusienetako baten gainean: ura, prezioak eta kudeaketa

2013/06/19
Mahai-ingurua bizitzaren elementu nagusienetako baten gainean: ura, prezioak eta kudeaketa
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak antolatuta, bihar (osteguna, 18:00) 'Uraren prezioa. Tarifa eta kudeaketa motak' gaiaz jardungo dute hizketan. Galdera zehatzei erantzuna ematen saiatuko dira, hala nola, zilegi al den urarekin dirua egitea edota noren esku egon behar duen uraren kudeaketak.

Jendartean dagoen gaia da. Ura garestia dela entzuten da kalean, garestitu egin dela eta ez da ulertzen zergatik. Lagunari galdetzen diogu ea berak zenbat ordaintzen duen eta konparaketak egiten ditugu. Bada, horretaz eta gehiagoz erantzun bat izateko mahai-ingurua da biharkoa. 

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak antolatu du eta azkenaldian uraren gainean eztabaidarako gaiak direnak jarriko dituzte mahai gainean:

- Zilegi al da urarekin dirua egitea?
- Noren esku egon behar du uraren kudeaketak?
- Zenbat ordaintzen duzu zuk?
- Berdin ordaindu behar al dugu guztiok ura? (dendak, industriak, ikastetxeak, ospitaleak, tabernak, elkarteak, suhiltzaileak)
- Ura: garestia ala merkea?

Mahai-inguruan parte hartuko dutenak dira:

1. Gipuzkoako Foru Aldundia: Iñaki Errazkin, Ingurugiro diputatua.
2. Uraren Euskal Agentzia: Aitor Beldararin.
3. ENBA:  Xabier Iraola, Euskal Nekazarien Elkarteko koordinatzailea.
4. EHU/UPV: Javier Almandoz, Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanikako irakaslea.
5. EHU/UPV: Iñaki Antiguedad, Geologian Doktorea eta Hidrologia Katedraduna.
6. BUNTPLANET: Ainhoa Lete, Bunt Planet-eko kide sortzaile eta gerentea.
7. LAB: Urtzi Ostolozaga, Ingurumen idazkaria.
8. Txingudiko Zerbitzuak: Miguel Angel Muñagorri, Txingudiko Zerbitzuakeko gerentea.
9. Ur Kontsortzioa: Eneko Etxeberria, Ur Kontsortzioko Lehendakaria eta Azpeitiko alkatea.

Erantzuna gehitu