Maddalen Iriarterekin Aho bizarrik gabe

2013/06/28
Maddalen Iriarterekin Aho bizarrik gabe
Zuzenbidea ikasitakoa da eta kazetaria lanbidez. Gaur egun, ETBko Azpimarra saioa zuzentzen du. Bitxikeria: UMAP-ek egindako Twitterlari euskaldunen zerrendan (4.296 erabiltzaile aktiboen artetik) 10. jarraituena. Iriarte aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dugu. Uztailaren 9an izango da, ohi bezala, astearte batez, 19:00etan. Gonbidatuari aurrez galderak bidaltzeko aukera dago, eta galdera horiek, ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera bidali behar dira.

Orain arteko solasaldiak:

- Martxelo Otamendi (13-02-19).
- Juan Jose Ibarretxe (13-03-12).
- Benito Lertxundi (13-05-21).

Solasaldiaren ezaugarriak

Aho bizarrik gabe da solasaldion leloa, Imanol Lazkano bertsolariaren liburuaren izenburua bera.

- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea...
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu —puntuak jarri—, gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea.
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean.
- Iraupena: ordubete pasatxo.
- Ekitaldia: irekia.

Antolatzaileak

- Kultur Mahaia
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.
- Sanagustin kulturgunea.

Erantzuna gehitu