Datorren asteartean Jose Maria Setien, 'Aho bizarrik gabe' zikloan

2013/10/02
Datorren asteartean Jose Maria Setien, 'Aho bizarrik gabe' zikloan
Xabier Euzkitzerekin ariko da berriketan Donostiako Elizbarrutiaren apezpiku ohia urriaren 15ean, 19:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean.

Aho bizarrik gabe solasaldi zikloak hitzordu berria izango du datorren asteartean, hilaren 15ean. Uda osteko lehen solasaldian, zikloaren bosgarren saioan, Jose Maria Setien izango da aho bizarrik gabe jardungo duena, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Harekin berriketan eta solasaldia gidatuz, berriz, Xabier Euzkitze azpeitiar kazetaria ariko da.

Jose Maria Setien Alberro (Hernani, 1928) Donostiako Elizbarrutiaren apezpikua izan zen 1979tik 2000. urte hasiera arte; harrezkero, apezpiku emeritua da.

Aho bizarrik gabe zikloaren orain arteko lau solasaldiak

- Martxelo Otamendi (2013-02-19)
- Juan Jose Ibarretxe (2013-03-12)
- Benito Lertxundi (2013-05-21)
-
Maialen Iriarte (2013-07-09)

Gonbidatuari aurrez galderak bidaltzeko aukera dago, eta galdera horiek, ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera bidali behar dira.

Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin kulturgunea, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitza dira solasaldien antolatzaileak.

Erantzuna gehitu