Keu-k eta bere disko berriko kantek emango diote hasiera Raimundo Amadoren kontzertuari

2013/10/22
Keu-k eta bere disko berriko kantek emango diote hasiera Raimundo Amadoren kontzertuari
Keu Agirretxeak 'Behe presioaren erdigunean' izenburuko diskoa aurkeztuko du bihar, urriak 23, Bilboko Kafe Antzokian. Psychophony, Zain, Etsaiak, Fjord, Keu, Uek, Governors, Fignuh Experience taldeetan eta beste hainbat proiektutan ibilitakoa da. 20:00etan ordez, 19:00etan hasiko da kontzertua.

Hemen bere biografia, www.keuagirretxea.com webgunetik jasoa:

"Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea, abeslaria eta konposatzailea da Keu Agirretxea.
1973. urteko uztailaren 29an jaioa Ondarroan.

Herriko hainbat taldeetan parte hartu ondoren ( Hilobi, KTI, Psychophony ), talde eta proiektu desberdinetan parte hartu du azken 20 urteetan, Etsaiakekin 5 disko grabatu zituen eta ehundaka kontzertu eskaini zituen, Fjordekin disko bat, Governorsekin disko bat eta Uekekin 6 disko, horietako hiru instrumentalak.

Zuzenean Euskal herrian, estatu españolean, Londres, Paris, Mexicon eta Cuban eskaini ditu kontzertuak.
Une akustikoa ( 2008 ) eta Denbora vs kantuak ( 2010 ) diskoekin soinu akustikoak berreskuratu zituen, 1998an Zain proiektuarekin hasi zituenak. Gazta zati bat soinu banda proiektuan ere parte hartu du Esne beltzako kideekin.

2013ko udazkenean kaleratuko du Behe presioaren erdigunean, bere 16. estudioko lana eta azaroan hasiko da zuzenean aurkezten".

Kontzertua: Raimundo Amador + KEU
Eguna: azaroak 17, igandea.
Ordua: 19:00 (KEU); 20:00 (Raimundo Amador).
Sarrerak: aurrez 14€ / egunean17€ (eskuratzeko: kulturgunean edo hemen)

Erantzuna gehitu