Idoia Etxezarreta eta Miguel Angel Iriarte bazkideei tokatu zaizkie antzerkiko sarrerak

2011/06/17
Lehen biek larunbat honetako 'Greban gaude' antzezlana ikusteko sarrerak izango dituzte, azken biek igandean 'Prest gaude' ikusteko. 19:00etan hasiko dira saioak, Sanagustinen, Kilometroen alde.

Azpeitiko Kultur Mahaiak bere bazkideen artean egindako azken zozketaren arabera, Idoia Etxezarreta Agirrek eta Idoia Zabalegi Hernaizek larunbat honetan Greban gaude antzezlana ikusteko sarrerak izango dituzte, eta Nerea Uranga Bastarrikak eta Miguel Angel Iriarte Eizagirrek igandean Prest gaude ikusteko.

Bi saioak 19:00etan hasiko dira, Sanagustin kulturgunean. 2011ko Azpeitiko Kilometroen alde izango dira. Sarrera tokatu zaionak Sanagustinen bertan eskatu beharko du, atarian.

Kultur Mahaiak 249 bazkide ditu. Urtean 10 euro dira bazkide egiteko, eta 622 500 113ra deituta edo lapikue@gmail.com-era idatzita egin daiteke. Azpeitiko kultur bilguneak 19.000 euroko aurrekontua du aurten.

Erantzuna gehitu