Itoiz taldearen dokumentala ostegun honetan

2011/08/30
Itoiz taldearen dokumentala ostegun honetan
Mutrikuko eta Ondarroako 15 bat urteko mutiko batzuk Indar Trabes musika taldea sortu zuten 1974. urtean. Berbena taldea zen. Lau urteren buruan diskoa argitaratzeko aukera eskaini zieten eta, nola rock taldea izan nahi zuten, izena aldatzea erabaki zuten, bestela berbena talde bezala ezagutu zituen jendeak. Xoxoa argitaletxeak, 1978an, taldearen izena zeraman diskoa argitaratu zuen: Itoiz . Horrela hasten da Euskal Herriko musika talderik handienetako baten hamar urteko historia. Ostegun honetan (irailaren 1ean) Sanagustin kulturgunean hari buruzko dokumentala botako dugu, 21:30ean.
Erantzuna gehitu