Jake E. Lee kulturgunean izango dugu

2014/04/16
Jake E. Lee kulturgunean izango dugu
Ozzy Osbourneren taldeko gitarrista eta Badlands taldeko burua izandakoak bira abiarazi du bere talde berriarekin: Jake E. Lee Red Dragon Cartel. Heavy metal eta Hard Rock-eko mitoetako bat Azpeitian izango dugu, aurrez aurre.

Maiatzaren 9an bisitatuko gaitu Jake E. Lee Red Dragon Cartel taldeak. Euskal Herrian kontzertu bakar bat eskainiko du Europatik zehar egingo duren 23 kontzertuko biran zehar. Bera, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Ozzy Osbournerekin arrakastarik handienak lortu zituen musikaria dugu (oraindik ere zuzenekoetan orduko kantaren bat edo beste jotzen ditu). Harremanetan gorabehera batzuk tarteko utzi zuen Osbourne alde batera. Interesgarria da kontakizuna eta oraindik ere zaleen artean eztabaida dago garai haietako (80. hamarkada) kontuez. Kontatuko ditugu webgune honetan.

Egia dena da, Jake E. Lee bizi-bizirik dagoela, musikari itzela dela eta gurean izango dela. Maiatzaren 9an, ostirala, 22:30ean.

Erantzuna gehitu