Juantxo Skalari eta Kasik asteburuan

2014/05/15
Elkartasun eguna dela-eta, kontzertu bikaina izango dugu beste behin ere. Skalariak taldeko buru izandakoa batetik, Rude-punk-ska-rocker musika jorratzen. Entzuleak dantzan jartzen abila, kanta ezagun askoren egilea, aspaldiko partez Azpeitian izango da Juantxo Skalari . Eta harekin batera, musika gogorragoaren zale zaretenok ere asetzeko moduko beste taldea egongo da eskenatokian. Herritik bertatik, Kasik , metala eta rocka egiten duen boskotea. Bi zuzeneko itzel, aukera paregabe bat. 23:00etan, herriko plazan.

Erantzuna gehitu