Energia berriztagarrien aldeko kooperatiba ezagutu genuen

2014/06/26
Energia berriztagarrien aldeko kooperatiba ezagutu genuen
Euskal Herrian sortuta, energiaren kontsumo arduratsua bultzatzen dute eta energia berriztagarriak erabiltzearen alde lan egiten. Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba izan genuen atzo energia jardunaldien lehenengo mahai-inguruan. Euren egitekoak eta energia sektorearen funtzionamendua ezagutu genituen. Eta mezu bat jaso genuen: herritarrok bat egiten badugu, energia sektorean eragin dezakegu.

Energia jardunaldien baitako mahai-ingurua izan zen. Azpeitiko gaztetxie, Elkar-ekin, Piztu lantaldea eta Sanagustin kulturguneak elkarrekin antolatuta. Datorren asteazkenean, 19:00etan, bigarren mahai-ingurua egongo da Azpeitiko Gaztetxean. Fracking ez Araba taldeko kideak etorriko dira.

Erantzuna gehitu