Abuztuari 'aio', aho zapore onarekin

2014/09/01
Abuztuari 'aio', aho zapore onarekin
Irailean sartu gara. Datorkigun urte bukaera arteko ibilbide potente eta ederrerako prestatzen hasiko gara, baina abuztuari azken begiratua eman nahi diogu.

Eskerrak eman nahi dizkiogu hiru asteburutan izan ditugun musikari bikainei, Carlos Sagi laguna buru zutela. Jazz eta blues doinuak maisuki oparitu izanagatik eta denbora tarte goxoa eskeintzeagatik.

Oraindik ere erakusketa bikaina daukagu ikusgai (aste hau izango da azkena; mertzi Borja Eizagirre eta Alaitz Ruiz argazkilari lagunei).

Eta esperientzia polita izan da aire libreko zinearena, (eguraldiari ere eskerrik asko).

Abuztuan ere bizirik egon gara. Gaur, iluntzean, gogoratu zinea izango dugula Soreasun 'No hay dos sin tres' eta ikusleen eguna dela.

Bihartik, aurrera begira eta berri gehiago emanez hasiko gara (argazkian, atzoko kontzertua: The Romanticos).

Erantzuna gehitu