Astebururako zinea

2014/09/24
Haur eta gaztetxoentzako 'Como entrenar a tu dragón 2' botako dugu (16:30ean, igandean) eta helduentzako arrakasta handia izaten ari den 'El niño', ostiraletik astelehenera 21:30ean, eta igandean 19:00etan ere bai.

Sinopsia: El Niño eta El Compi ezizena duten bi gaztek narkotrafikoan sartu nahi dute muturra, Gibraltargo itsasartean. Abentura, arriskua eta dirua daude jokoan uretako lantxa motor batean hatxisez beteta ibiltzeagatik. Jesus eta Eva poliziak dira eta urteak daramatzate hatxisa eta kokaina modu berean sartzen direla Europan erakutsi nahian. El Ingles deitzen dioten gizonezkoa dute jomugan, Gibraltar-etik guztia mugitzen duena. Lau pertsonaia hauen jardunak elkar-gurutzatuko dira, lege barruan bezala, legez kanpo.  

Eguna: irailak 26, ostirala.
Ordua: 21:30.
Sarrera: 4,5€

 

Erantzuna gehitu