Angel Oiarbide: "Espainiako gizarteak ere badaki bozkatu egingo dela Katalunian"

2014/10/01
Angel Oiarbide: "Espainiako gizarteak ere badaki bozkatu egingo dela Katalunian"
Urola Kostako Hitza-k eginiko elkarrizketa: "Gure Esku Dago mugimenduaren sortzaileetakoa da Angel Oiarbide (Idiazabal, 1974). Azken urteetan buru-belarri dabil erabakitzeko eskubidearen alde herritar bakoitzak egin dezakeenaz hausnartzen eta horren inguruan lanean, eta gaur arratsaldean Azpeitian hitzaldi bat eskainiko du. 19:00etan da hitzordua, Sanagustinen".

Larunbatean Gasteizen batzar orokorra egin zuen Gure Esku Dagok. Han hartutako erabakiak kontatuz hasiko al duzu gaur hitzaldia?

Nire asmoa da hausnartzea Gasteizen hartutako erabakiez. Ekaineko giza-katearen ondoren, orri zuria deitu genuen lan tresna jarri genuen martxan. Herriko batzordeei, eragileei eta norbanakoei orri hori eman genien, galdetuz zer bide jorratu behar lukeen gizarte mugimendu eraginkor batek, nola jokatu beharko litzatekeen. Irailean orri guztiak jaso eta sintesi bat egin genuen, eta 20 ataletan banatu genituen. Horretaz hitz egingo dut alde batetik.

Beste gairik izango al duzu hizpide?

Bai. Egunotan Xabier Solanorekin bildu gara, Gure Esku Dagok antolatuta. Solano da Scottish National Party-ko (Eskoziako Alderdi Nazionala) Westminsterreko diputatuen aholkularia. 2005etik, eta guretzat oso garrantzitsua izan da berak gurekin hausnartzea Eskoziako prozesuaz. Izan ere, ondorio edo lezio batzuk atera dituzte prozesuaren eta erreferendumaren emaitzaren inguruan. Beraz, horretaz ere denon artean eztabaidatzeko aukera izango dugu gaur.

Gasteizko batzarrean egutegi bat zehaztu zenuten.

Gure asmoa da azaroaren 8an Donostian, Zurriolan, mosaiko erraldoi bat egitea, Kataluniako erreferendumaren bezperan, hain zuzen. Azken hilabeetan hainbat arlotako kideak biltzen ari dira, eta Euskal Herriko hainbat sortzailek egindako proposamena izan da hau.

Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-n.

Erantzuna gehitu