Javier Krahe: "Umorea errealitateari begiratzeko daukadan eguneroko jarrera da"

2015/02/22
Javier Krahe: "Umorea errealitateari begiratzeko daukadan eguneroko jarrera da"
Berria egunkariak argitaratu du gaur abeslariari eginiko elkarrizketa: Ironia erabiltzen du Krahek bere kantuetan. Horren eraginez, zentsura ezagutu du, eta orain 'Charlie Hebdo'-ren harira adierazpen askatasunaren inguruan sortu den mezuak "nazka" ematen diola dio.

Kantugilea baino gehiago umorista dela dio Javier Krahek (1944, Madril). Irri artean aitortu du hori ere. Bizitzaren inguruan duen jarrera izateaz gain, umorea helarazi nahi du oholtza gainean ere. Abeslari satirikoa da Krahe, eta gizarte ohiturei buruz aritzean horixe du arma nagusia: barrea. 35 urte dira mikrofonoa hartu zuela, eta 70 urterekin hara eta hona aritzen da oraindik. Antzoki handiak baino nahiago ditu areto txikiak. Intimitate giroa sortzen dutela dio, eta, hain zuzen, gertutasun horren bila ibiltzen da emanaldietan. Euskal Herrian da egonotan. Iruñeko Zentral kafe antzokian egin zuen emanaldia atzo, eta Azpeitiko Sanagustin kulturgunean (Gipuzkoa) izango da gaur, 19:00etan.

Zerbait aurkeztera zatoz Euskal Herrira?

Ez dut kontzertu itzuliak egiteko ohiturarik. Disko berria kaleratu ala ez, hara eta hona igarotzen dut urtea. Eta denetatik abesten dut, abesti zahar zein berriak.

Irakurri elkarrizketa hemen klik eginda.

Erantzuna gehitu