Bidali galdera Gaizka Garitanorentzat

2015/03/10
Gaur, asteartea, Sanagustin Kulturgunean izango dugu Gaizka Garitano Aho Bizarrik Gabe solasaldian. Ander Ugarte kazetariak jarriko dizkio puntuak, baina, zuk ere baduzu aukera. Bidali zure galdera, helbide honetara: ahobizarrikgabe@gmail.com. 19:00etan izango da solasaldia, eta aurretik egindakoek bezala, ordubete inguru iraungo du.

Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzailea eta futbol jokalari ohia Sanagustin julturgunean izango da gaur, martxoaren 10ean (asteartea), 19:00etan, Aho Bizarrik Gabe solasaldian. Futbol talde txikia da Eibar, baina Garitanoren eskutik iritsi da handienekin batera Espainiako Lehen Mailan jokatzera. Ibilbide hori eta beste izango dira hizketagai Ander Ugarte kazetari azpeitiarrak gidatuko duen saioan. Zure galdera bidali nahi badiozu, idatzi ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera.

Hauek izan dira Aho Bizarrik Gabe solasaldietako orain arteko gonbidatuak:

Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard, Fermin Muguruza eta Ramon Saizarbitoria.

Solasaldiaren ezaugarriak

2013ko otsailean ekin genion solasaldi zikloari.

- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea...
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu —puntuak jarri—, gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea.
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean.
- Iraupena: ordubete pasatxo.
- Ekitaldia: irekia.

Antolatzaileak

- Kultur Mahaia
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.
- Sanagustin kulturgunea.

Erantzuna gehitu