Abestu, dantzatu eta jolasteko Txantxariern bisita izango dugu Sanagustinen

2015/04/21
Abestu, dantzatu eta jolasteko Txantxariern bisita izango dugu Sanagustinen
Igande honetan, Txiki Biran emanaldien baitan, Txantxariak izango ditugu Sanagustin kulturgunean, 18:00etatik aurrera. Zer diren Txantxariak? Abestuz, dantzatuz eta jolastuz momentu atsegin bat pasatzea helburu duten lau lagun dira. Familia eta haurrentzat egokia den proposamena da eta ondoen 3-8 adintartean funtzionatzen badu ere, beste adintarteek ere oso ondo pasatzen dute.Eta gainera grabatu egingo dute ikuskizuna. Sarrera doan izango da. Zatozte gozatzera!

Igandeko emanaldian Antxon, Txantxibiri, Maritxipi eta Arantxa Zabalete azalduko dira. Munduan zehar bidaiatzen dute txantxariek eta igandean Azpeitian egingo dute geldialdia.

Taldearen informazio gehiago: http://www.txantxariak.com/

Erantzuna gehitu