Paul San Martin Rythm Combo taldearekin emango diegu hasiera udako kontzertuei

2015/08/10
Oñatz Taberna eta kulturgunearen artean antolatuta, aurtengo Abluestojazz ekimenean hiru kontzertu izango ditugu. Zapatu honetan bertan hasiko da, Paul San Martinen gidaritzapeko talde bikainarekin: Paul San Martin Rythm Combo. Eta beste biak Donostiako Liverpull taldeak eskainiko ditu. 22:30ean izango dira kontzertuan, plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu, zapatu honetakoa Sanagustinen izango da; beste biak, aldiz, Oñatzen.

Kontzertuak, plazan:

Abuztuak 15 (zapatua, 22:30): Paul San Martin Rythm Combo. Euriarekin Sanagustin kulturgunean.

Abuztuak 22 (zapatua, 22:30): Liverpull. Euriarekin Oñatz tabernan.

Irailak 5 (zapatua, 22:30): Liverpull. Euriarekin Oñatz tabernan.

Erantzuna gehitu