Otsaileko antzerki emanaldia: Kreditua

2016/01/28
Otsaileko antzerki emanaldia: Kreditua
Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apaolaza aktoreak dira antzerki honetan parte hartzen dutenak. Komediazkoa da, nahiz eta egoera "erreala eta gaurkotasun handikoa den, ez da bizitza erreala bezazain dramatikoa". Banketxera kreditua eskatzera joan eta ezezkoa jasotzetik abiatzen da obra. Otsailaren 19an, ostirala, 22:00etan izango da, Soreasu Antzokian. Sarrerak eskura daitezke 10€tan, kulturgunean eta internetez . Kultur bonoa rekin prezio erdian.

Sinopsia: Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu gauzak zenbateraino korapila daitezkeen. Orain arte, gure mundu zibilizatuan, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen kreditu bat eskatzera. Gehienetan, eman egiten zioten. Ematen ez ziotenean, berriz, isildu egiten zen, eta etxera burumakur itzultzen, gauzak oso gaizki zeudela pentsatuz, krediturik ez zegoela pentsatuz, eta bakean uzten zuten bankaria.

Baina, gaur egun, ezin zara fidatu. Inori kreditu bat ukatzen badiozu, ez da, beharbada, apal-apal etxera itzuliko. Zure aurrean paratuko da, begietara begira, eta esango dizu orain berak dituela giderrak eskuetan, eta, dirurik ematen ez badiozu, neurriak hartuko dituela, eta ez edonolakoak. Indarkeriarik ez du baliatuko, noski, baina, sosik ematen ez badiozu, nork daki mehatxua gauzatuko duen eta zure bizitza hondamendira eraman.

Egilea: Jordi Galceran.
Itzulpena: Aitziber Garmendia.
Zuzendaria: Fernando Bernués.
Antzezleak: Joseba Apaolaza, Zuhaitz Gurrutxaga.
Eszenografia: Fernando Bernués / Edi Naudo.
Argiztapena: Xabier Lozano.

Sarrera: 10€. Kulturgunean eta internetez salgai.

Erantzuna gehitu