Maila handiko bertsoak eta neurri-neurriko aktoretza lana 'Erregea eta bufoia' ikuskizunean

2011/10/17
Jendez gainezka zegoen Sanagustin kulturgunea atzo (urriak 16) 'Erregea eta bufoia' ikusteko eta hiru protagonistek ez zuten hutsik egin. Unai Elizasuk jarritako gaiei, Azpeitiari buruzkoak gehienak, bikain erantzun zieten Ander Lipusek eta Andoni Egañak. Lipus, bospasei pertsonaien papera eginez sartzen zen gaian eta Egaña, aldiz, bertsotan. Bideoan, Lipus Manex Dominitxineren paperean eta Egaña. Dominitxine Euskal Herrian kantu gehien egin duen musikagilea da, baina bere kantu bakar bat ere ez da ezaguna. Loiolako jesuitek abesti bat behar dutela eta Dominitxine aurkeztu egin da. Egaña Jesuita da. Han bildutako 276 lagunek gozatu zuten ederki tarte honetan.
Erantzuna gehitu