Iragan asteburuari errepasoa

2011/10/25
Iragan asteburuari errepasoa
Afari Musikatuarekin hasi behar zuen asteburuak, baina ez zen ala izan. Kale egin zigun musikariak; bigarrenez, gainera. Iragarritako beste ekitaldiak, bai, egon ziren. Zapatuan, Nevermind Trio + Julen Izarra laukotearen kontzertua izan genuen eta estreinaldien gaua izan zen: kulturgunean egiten den lehen jazz kontzertua zen eta 'oholtza-berria' ere aurreneko aldiz erabili genuen (oholtzan jo beharrean, eraikineko bi zutaberen artetik jo zuten (hemen argazkia , bosgarrena). Igandekoan, berriz, denetik gertatu zen. Kukubiltxoren 'Leihotik mundura' ikuskizunak arrakasta izan zuen eta 298 lagun etorri ziren, haur eta heldu. Ordea, argiak itzaltzearekin eta ikuskizuna hastearekin batera, haur batzuk beldurtu ere egin ziren. Baina bai kontzertua eta baita txontxongilo ikuskizuna ere ondo atera ziren.
Erantzuna gehitu