Nabarraldek argitaratutako 'Gipuzkoaren jatorria' DVD-a aurkeztuko dute Kafe Naparrean

2011/11/02
Gaur, azaroak 2 (asteazkena), Kafe Naparra zikloaren baitan "Gipuzkoaren jatorriari buruz orain arte gehien zabaldu den tesiaren aurka egiten duen dokumentala" aurkeztuko dute. "Gipuzkoa Nafarroako erresumaren parte zela eta indar militarrez pasa zela Gaztelako lurralde izatera", erakusten du lan honek: "Azpeitiak gerra honen ondoren hartu zuen, konkistatu zutenen eskutik, Hiribildua izendapena".

Gaur Kafe Naparrean jorratuko duten gaiaren sinopsia:

Nabarraldek, hainbat erakunderen laguntzarekin, Gipuzkoaren jatorriari buruz orain arte gehien zabaldu den tesiaren aurka egiten duen dokumentala argitaratu du eta horren aurkezpena egingo du Sanagustin kulturgunean, Kafe Naparra ziklo barruan.

Bertan azaltzen da 1200. urtean Gipuzkoa eta Gaztelaren artean ez zela inongo akordiorik izan eta Aizorrotz mendian bederatzi hilabetez borrokak izan zirela. Baita, Gipuzkoa ordura arte Nafarroako erresumaren parte zela ere eta indar militarrez pasa zela Gaztelako lurralde izatera.

Gure egoera kokatzeko, Azpeitiak gerra honen ondoren hartu zuen, konkistatu zutenen eskutik, Hiribildua izendapena, 1310ean. Zertarako egiten zuten hori konkistatzaileek? Nafarroaren konkista jarraitzeko. Horrela eman zioten segida oraindik independienteak ziren euskaldunon lur eta erabaki egitura nafarrak indarrez hartzeko estrategiari. Eta hori gertatu zela gogoratzen dugu datorren urteko 500. urteurrenean.

Espainiarrak indar militarrez eman zioten beste zartada Euskaldunon independentziari, emandako handiena, Albaka Dukea Iruñera sartu zenean, 1512an.

Mikel Sorau historialariak dioen bezala, hona hemen “euskaldunon arazoaren jatorria”.

Erantzuna gehitu