Rock kantu klasikoen bertsioak eskainiko ditu Bikustikek kulturgunean ostiral honetan

2011/11/10
Bikustik taldea da bideokoa I want it all eta Crazy little thing called love kantak abesten. Patxi Zabaletak (gitarra akustikoa eta koroak) eta Jon Gurrutxaga k (ahotsa eta gitarra laguntzailea) osatzen dute taldea. Rock klasikoen bertsio akustikoak egiten dituzte, Beatles, Creedence, Led Zeppelin, Janis Joplin eta beste hainbaten moldaketa akustikoak. Bihar, Sanagustin kulturgunean joko dute, 23:00etan, MobyDick bakarlariarekin batera.
Erantzuna gehitu