Kultur Mahaiak soziedadeen arteko I. mus txapelketa antolatu du

2011/11/14
Kultur Mahaiak soziedadeen arteko I. mus txapelketa antolatu du
Soziedadeen arteko hartu-emanak gehiago sustatzea da helburua. Lehen fasea elkarte bakoitzean jokatuko da (azaroko azken asteburuan eta abenduko aurrenean), bertako bazkideen artean. Bigarrena Sanagustinen (abenduaren 10ean), lehen faseko txapelketa bakoitzeko bi bikote finalistekin. Kultur Mahaiko bazkideek ere izango dute jokatzeko aukera.

(Kepa Urbieta / Azpeitiko Kultur Mahaia)

Kultur Mahaiak Azpeitiko soziedadeen arteko I. mus txapelketa antolatu du, soziedadeekin eta Udalarekin elkarlanean. 

Txapelketaren helburuak

- Soziedadeen arteko hartu-emanak gehiago sustatzea.

- Bide batez, Kultur Mahaiak diru iturriak lortzea txapelketarekin (Kultur Mahaiak aurten 19.000 euroko aurrekontua du).

Kultur Mahaiko batzar batzuetan aipatu izan da soziedadeekin hartu-emanean hasi beharko genukeela, baina bere garaian gaia uztea erabaki zen, beste zeregin handiago batzuk genituelako. Orain heltzeko moduan gaude eta, lehen neurri gisa eta giroa sortze aldera, mus txapelketa antolatzea erabaki dugu. Ikusiko dugu zer ematen duen gerora ekimenak, zer sustatzen den, nola...

Azpeitian soziedadeek presentzia eta indar handia dute, denera 30 elkarte daudelako. Ondorioz, oso gune pluralak dira: kokapen, familia, kuadrila, adin, esparru... aldetik. Soziologikoki, Azpeitiaren aberastasun handienetakoak dira soziedadeak.

Haiekin hitz egin ondoren erabaki du Kultur Mahaiak mus txapelketa antolatzea: 1. Lehenik eta behin, bakoitzari asmoa azaldu genion, eta ea prestatuko al ziren jakiteko. Balekoa jaso genuen. 2. Ondoren, soziedadeekin bilera egin genuen Sanagustinen, txapelketako arauak adosteko. Oso ondo joan zen bilera.

Bi fase izango ditu txapelketak

1. fasea: soziedade bakoitzeko txapelketa, bertako bazkideen artean. 

- Bakoitzeko bi bikote finalistak (lau lagun), azken fasera sailkatuko dira.

- 1. fasea azaroaren azken asteburuko ostiral-larunbat-igandean eta abenduko lehen asteburuko ostiral-larunbat-igandean jokatuko da, eta soziedade bakoitzak erabakiko du eguna.

2. fasea, finala: Sanagustinen.

- Abenduaren 10ean (larunbata).

- Partaideak: soziedade bakoitzeko txapelketako bi bikote finalistak, eta Kultur Mahaiko txapelketako bi bikote finalistak.

Izen-ematea

- Hasita dago. Norbera bere soziedadean apuntatu (badaude kartelak).

- Soziedade bakoitzak finkatuko du izen-ematearen bukaera, bere txapelketako egunaren arabera.

- Bikoteko: 20 euro.

Kultur Mahaiko bazkideak ere jokoan 

Soziedadeetako bazkideek ez ezik, Kultur Mahaiko elkarteko bazkideek ere jokatu ahal izango dute txapelketan: 1. fasean, Sanagustinen azaroaren 24an), eta hango bi bikote finalistak ere azken fasera sailkatuko dira. 

Kultur Mahaiko bazkideek izena emateko modua eta aukerak:

- Museko bikote batean gutxienez bietako batek izan beharko du Kultur Mahaiko elkarteko bazkidea. Bikote batek jokatu nahi badu eta inor ez bada bazkidea, mus partidaren aurretik gutxienez bietako bat bazkidetu egin beharko da (urtean 10 euro dira. Bazkidetzeko, hemen).

- Izena emateko aukerak: lapikue@gmail.com / edo 674 165 684 / edo Sanagustin kulturgunea. Izen-abizenak jakinarazi.

Partaideak

1. Izarraitz Txoko
2. Inpernue
3. Nahi genduena
4. Antxieta
5. El Vivero
6. Perdillegi
7. Landeta (azaroaren 26an jokatu dute)
8. Irrintzi
9. Oñatz Gain
10. Harkaitza
11. Zokoa
12. Zulozabal
13. Loiolabide Zahar
14. Txalintxo
15. Gure Ametsa
16. Oilo Soro
17. Ardozaleak
18. Loiolatxo
19. Oilagorra
20. Goi Kabi
21. Iturri
22. Ziripot (azaroaren 26an jokatu dute)
23. Arroita
24. Ilunpe
25. Zelai Luze
26. Arauntza
27. Urki Gain
28. Kultur Mahaiko bazkideak (azaroaren 24an jokatuko dute, Sanagustinen)

Kontaktua eginda eta erantzuna falta:
- Basazabal

Kontaktua egiteke:

- Mendizaleak
- Izarraitzpe 

Erantzuna gehitu