Mus txapelketako egunak, irabazleak, argazkiak...

2011/11/24
(informazioa osatzen ari gara, albiste eta datu berriak izan ahala)

LEHEN FASEA

Soziedade bakoitzean txapelketa jokatuko da (hasita dago fasea), eta Kultur Mahaiko bazkideen artean ere bai. Bakoitzeko bi bikote finalistak, fase finalera.

Azaroak 24 (osteguna), Kultur Mahaia. Irabazleak: Iñaki Rodriguez-Xabier Larrañaga Auzmendi. Bigarren: Xabier Aranbarri-Enekoitz Esnaola.

Azaroak 25 (ostirala). Zulozabal, Iturri, Vivero eta Landeta soziedadeetan partidak.

- Landeta. Irabazleak: Atxota-Miguel. Bigarren: Ion Aramendi-Josu Lazkano.
- Zulozabal. Irabazleak: Xabier San Juan-Ramon Elosegi. Bigarren: Unai Lazarobaster-Xabier Gorrotxategi.
- Iturri. Irabazleak: Joxe Ramon Loinaz Lasturreta-Mariano Salegi. Bigarren: Xabier Agirretxe-Mikel Berasategi.
- Vivero. Irabazleak: Antonio Merchan- Antonio Godoy. Bigarren: Ricardo Osorio-Marcelino Valor.

Azaroak 26 (larunbata). Ziripot eta Oilagorran.

- Ziripot. Irabazleak: Maken-Tomas. Bigarren: Francis eta Teta.
- Oilagorra. Irabazleak: Gaizka Aranguren-Luxiano Arakistain. Bigarren: Igor Lizaso-Lander Berasategi. 

Abenduak 1 (osteguna). Antxietan (Urrestilla).

- Antxieta. Irabazleak: Bixente Unanue Uherte eta Joxe Antonio Lasa Zamaye. Bigarren: Iñaki Berasategi Erreiru eta Lander Garate.

Abenduak 2 (ostirala). Oilo Soro, Irrintzi, Nahi genduena (Nuarbe), Ilunpe, Zokoa eta Orkatzen.

- Oilo Soro. Irabazleak: Andoni Aramendi-Iñaki Egiguren. Bigarren: Aitor Berasategi-Iñigo Rezabal —baina azken fasean Iñaki Arregi-Iñigo Orbegozo ariko dira, besteek ezingo dutelako—.
- Orkatz. Irabazleak: Aritz Epelde-Patxi Larrañaga. Bigarren: Xuban Peña-Unai Iparragirre.
- Ilunpe. Irabazleak: Markos Villanueva-Aitor Priya. Bigarren: Aitor Zubizarreta-Jose Antonio Bereziartua.
- Irrintzi. Irabazleak: Mikel Aizbitarte-Jon Canpos. Bigarren: Ander Odriozola-Fernando Alberdi.
- Nahi Genduena. Irabazleak: Jose Mari Gurrutxaga-Xabier Olaizola. Bigarren: Luis Mari Gurrutxaga-Juan Aranburu

Abenduak 3 (larunbata). Harkaitza eta Loiolatxo.

- Harkaitza. Irabazleak: Aitor Arregi-Julen Ziarsolo. Bigarren: Jabier Uranga-Ion Oteiza.
- Loiolatxo. Lehen bi bikoteak: Inaxio Eizagirre-Iñaki Agirrezabal eta Joxemai Odriozola-Bittor Agirrezabal.

Abenduak 5 (astelehena). Arauntzan.

- Arauntza. Irabazleak: Aitzol Aranguren-Ander Bris. Bigarren: Oier Ezeiza-Idoia Aldalur.

Beste elkarteetan lehen faseko azken egunotan izango da.

Izen-ematea. Txapelketa bakoitzean momentuan eman daiteke izena; aurretik ere bai. Bikoteko 20 euro.

Sariak. Txapelketa bakoitzeko irabazleei arkumea, ardoa eta gazta.

Zozketak parte hartzaileen artean. Sanagustineko afariak, ekitaldietako sarrerak...

 

FASE FINALA

Abenduak 10 (larunbata). Sanagustin kulturgunean. 15:00etan hasita. Lehen fasetik sailkatutako 64 bikote.

Sariak. Bikote txapeldunari 1.000 euro, txapeldunordeari 500 euro, hirugarren geratutako kide banari otarra, laugarreneko kide banari Sanagustinen afaria.

 

TXAPELKETAREN HELBURUAK

Soziedadeen arteko hartu-emanak gehiago sustatzea.

Bide batez, Kultur Mahaiak diru iturriak lortzea txapelketarekin (Kultur Mahaiak aurten 19.000 euroko aurrekontua du).

 

TXAPELKETARI BURUZKO JAKINGARRI GEHIAGO

Antolatzailea. Azpeitiko Kultur Mahaia. Herriko kultur talde denen bilgunea da.

Laguntzaileak. Soziedadeak eta Azpeitiko Udala.

Txapelketaren aurkezpena. Urriaren 13an egin zen, Sanagustinen.

Argibideak. Kepa Urbieta (Kultur Mahaiko kidea), 674 165 684.

Erantzuna gehitu