Ostegunean Kultur Mahaiko batzarrean Sanagustini buruz ariko dira, besteak beste

2011/11/29
Baigera I aretoan izango da bilera, 20:30etik aurrera. Herriko kultur bilguneak du kulturgunearen kudeaketa, uztailetik.

Azpeitiko Kultur Mahaiak ostegun honetan (abenduak 1) egingo du bere batzarra: 20:30ean, Baigera I aretoan. Eta, besteak beste, Sanagustin kulturguneko kontuak izango dituzte hizpide. Kultur Mahaiak dauka Sanagustinen kudeaketa, joan den uztailaren 22tik.

Kultur Mahaiko batzarrean bazkidetza, komunikazioa eta beste jorratuko dituzte.

Herriko kultur talde denek, udal taldeek, teknikariek eta norbanako batzuek osatzen dute Kultur Mahaia. Partaideek jasoa dute osteguneko batzarreko gai zerrenda, eta gai nagusi batzuen azalpenak eta idatziak.

Mahaiak, bere barne araudiaren arabera, urtean gutxienez hiru batzar egiten ditu, erabaki nagusiak hartzeko. Horiek aurrera eramateko, Talde Eragilea dauka —hamabostero biltzen da—.

Erantzuna gehitu