Agustin Jimenez: "Orain arte euskal kanta bakarra eta behin bakarrik jo izan dugu"

2011/12/30
Gaur (ostirala), 18:30ean hasita, urte bukaerako kontzertua emango du Azpeitiko Metal Boskoteak Sanagustinen. Gabonetako doinu ezagunez gain, lehen aldiz euskal kantu ezagunak joko dituzte. ( egin zaitez bazkide Kultur Mahaian )

Gaur, 18:30ean hasita, AMB Azpeitiko Metal Boskoteak urte bukaerako kontzertua eskainiko du Sanagustin kulturgunean. Aurten arte gabon kontzertua eman izan dute, baina agenda kontuak medio urte bukaerako kontzertu bihurtu dute.

Horrez gain, orain arte inoiz eskaini gabekoa eskainiko dute: “Gaurko kontzertuan lau euskal kanta joko ditugu, gabonetako ohiko kantuez gain”, dio Agustin Jimenez AMBko kideak. Behin baino ez dute jo euskal kanta bat: “Zestoako txistulari alardean orain dela urte batzuk jo genuen Xalbadorren heriotzean kanta. Abesti bat eta behin bakarrik jo dugu orain arte”. Gaurkoan, kanta horrez gain, beste hiru ere joko dituzte. Ez da ohikoa horrelako kontzertuak entzutea, eta “gaur aukera ederra” dago Azpeitian.

Urteari errepasoa emanez, Jimenezek pena bat du: “Gauza polit asko egin ditzakegu, baina norbere bizitzak ez digu nahi adina elkartzen uzten. Egin genezakeena egin dugu, eta ea hurrengo urtean ere horri eusten diogun”.

Gaurko kontzertuko egitaraua

Joy to the World : Lowell Manson

A christmas suite: Johan Dokter

Deck the halls: Gales-ko kanta herrikoia

Udazken koloretan: Benito Lertxundi (moldaketa Juan Carlos Ribelles)

Aitormena: Josu Zabala (moldaketa Juan Carlos Ribelles)

Xalbadorren heriotza: Xabier Lete (moldaketa  AMB)

Nire Herriko neskatxa maite: Benito Lertxundi (moldaketa Juan Carlos Ribelles)

Carols of bells: Ukraniar kanta herrikoia (moldaketa Win Winslett)

We wish you a merry christmas: Ingeles kanta herrikoia (moldaketa John Rutter)

Jingle bells: Jamesh Pierpont (moldaketa Jacob Larsen)

Erantzuna gehitu