Helduen Eskolak Ikas Komunitateetan IV. Topaketak, Sanagustinen

2012/01/31
Helduen Eskolak Ikas Komunitateetan IV. Topaketak, Sanagustinen
EPA Helduen Eskola Publikoak antolatutako jardunaldi hauetan ikasleen esperientziak entzungo dira lehen eskutik, ondoren 'ikas komunitateak eta teknologia berriak' izango dituzte hizpide eta amaitzeko 'literatur tertulia dialogikoa'-z ariko dira. 10:00etatik 13:00etara bitartean landuko dituzte gaiok eta ondoren kulturgunean bazkalduko dute. Topaketak zuzenean botatzen ari dira Azpeitiko eskolaren blogean: http://www.perretxikue.blogspot.com.

Egitaraua:

10:00 – 11:00: ESPERIENTZIAK

- Emakumeen arteko elkarrizketak (Azpeitiako EPA)
- Helduen eskola eta IPIko Senideen arteko kolaborazioa (Senideen Formakuntza) (Sansomendi-Gasteizeko EPA)
- Helduen Eskola Arabako Errioxan: Formakuntza nekazari guneetan. (Errioxako EPA)
- Eskola Aldizkaria eta Boletina: Nola eta zertarako. (Urola Kostako EPA - Zaramagako EPA)
- Proiektura gehitu daitezkeen Helduen Eskoletako ikuspegia (Eibar eta Arrasateko EPAk)

11:00 - 12:00: IKAS KOMUNITATEAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

- TTBB helduen hezkuntzan (Urola Kostako EPA)
- Laguntza informatika arloan (Zaramagako EPA)

12:00 – 13:00: LITERATUR TERTULIA DIALOGIKOA

APULEYO: “Urrezko Astoa”
BENEDETTI: “Odolezko Ituna” 14:00:

BAZKARIA: San Agustinen.

Eta arratsaldean (16:30) Loiolako Santutegia biisitatzera joango dira.

Erantzuna gehitu