Zuzenekoetan pentsatuz grabatu du azken diskoa Mendetzek

2012/02/06
2011ko abenduaren 6an argitaratu zuten 'Silly symphonies' izenarekin eta aste honetan emango dio hasiera aurkezpen birari. Aurreneko kontzertua Sanagustin kulturgunean joko dute, zapatu honetan (23:00), Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak eta Sanagustin kulturguneak elkarrekin antolatuta.

Kontzertua zerbait izango bada, dantzagarria izango da. "Bira hasteko gogoz gaude, oso dibertigarria izango delako. Diskoa zuzenekoan gehiago pentsatuz egina dago, goizeko hiruetan kontuan izan beharreko sampler eta halako gauza gutxiago ditu. Sintetizadoretik burua jasoko dugu eta dantzara!" (elkarrizketa, MondoSonoro)

Plasticine izan zen diskoaren aurkezpena egiteko hautatu zuten kanta. Bideoklipa Venga Monjas bikoteak egina da (bideoan).

Erantzuna gehitu