Egunean 905 bisita izaten dira Sanagustineko webean

2012/02/07
Egunean 905 bisita izaten dira Sanagustineko webean
Azaroa, abendua eta urtarrila kontuan hartuta, 83.277 bisita egon dira sanagustinkulturgunea.com atarian, eta 380.753 orri ikusi dira —batez beste lau orri eta erdi bisitako—. Gutxien bisitatutako egunak 513 bisita izan zituen (2011ko abenduaren 3an) eta gehienak 1.322 (2011ko abenduaren 7an). Albistean daude datuak, xehetuta. Eskerrik asko, guztioi!

Analitica.1and1.es estatistika webetik hartutako datuak dira ondorengoak.

Azaroa 1 - Azaroak 30:

Bisita kopurua: 26.238.
Batez beste eguneko: 874,6.
Bisita gutxien: 699 (azaroak 27, igandea).
Bisita gehien: 1.099 (azaroak 29, asteartea).

Abenduak 1 - Abenduak 31:

Bisita kopurua: 28.196.
Batez beste eguneko: 909,5.
Bisita gutxien: 519 (abenduak 3, zapatua).
Bisita gehien:
1.322 (abenduak 7, asteazkena).

Urtarrilak 1 - Urtarrilak 31:

Bisita kopurua: 28.843.
Batez beste eguneko: 930,5.
Bisita gutxien: 597 (urtarrilak 18, asteazkena).
Bisita gehien: 1.300 (urtarrilak 3, asteartea).

Sanagustinen weba iazko uztailaren 22tik dago martxan, Azpeitiko Kultur Mahaiak kulturgune osatua zabaldu zuenetik.

 

Erantzuna gehitu