'Salda badago', 21:30ean, gaur

2012/02/29
'Salda badago', 21:30ean, gaur
Sinopsia: "Euskal rockaren hastapenei buruzko dokumentala. 1970eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran, nahasmendu politikoarekin batera, sekulako eztanda gertatu zen euskal musikagintzan. Hego Euskal Herriko hiriburu eta beste zenbait herri handitan, punk eta rock taldeak azaleratzen hasi ziren Ingalaterratik nahiz AEBetatik zetorren musikaren eraginpean. Hemendik aitzina sortu eta entzungo ziren doinu eta hitzek goitik behera aldatuko zuten musikaren esparrua".

Argia emanaldia, dokumentala: Salda badago
Zuzendaria: Eriz Zapirain
Ekoiztetxea: Orio Produkzioak
Iraupena: 65 minutu.

Dokumental honi buruz egindako iritzi batzuk:

- "10 bat merezi du honek!".

- "Ufaaaaaaa! Dokumentu historikoa da hau dudarik gabe".

- "La ostia!".

- "Euskal rockaren hastapenei buruzko lan interesgarria eta kontsumitzen erraza, eskola guztietan botatzeko moduko gure historiaren zati bat da film hori".

- "Mugimendu haren azterketa egiten du, urteek ematen duten perspektibarekin. Euskal rock erradikala izena nola asmatu zuten eta Euskal Herriko eta Espainiako hainbat hedabidek mugimenduko taldeei egin zieten boikota gogoratzen du".

Orain arte botatako dokumentalak

Urtebetez, hau da, datorren abendura arte, hilean Argia emanaldi bat egongo da. Argia aldizkarikoek ezarritako dokumentalak —eurenak dira dokumentalak— botako ditugu. Orain arte hauek dira ikusi ditugunak:

Abenduan: Bidaia intimoak.
Urtarrilean: Oroitarria.
 

Erantzuna gehitu