Aste honetako ekitaldiak

2012/03/12
Aste honetako ekitaldiak
Aste oparoa izango dugu gaur hasitako hau, Sanagustin kulturgunean. Eskaintza anitza eta ederra daukagu bihartik hasita. Hamlet Sargsyan margolariaren erakusketa jarriko dugu bihar (martxoak 13). Asteazkenean, hil honetako 'Argia emanaldiaren' dokumentala botako dugu. Oraingoan, 'Haizea eta sustraiak', Frankismoaren azken fusilamenduen gainean egindako lana da. Ostiralean, Rafa Rueda musikari handiaren kontzertua izango dugu, eta astea amaitzeko, igandean, sari bat irabazia duen antzerkia: 'Gartzia eta Morritson, kultoko antzezlana'.

EGITARAUA

Martxoak 13, asteartea. Erakusketa.

Hamlet Sargsyan margolariaren erakusketa. Martxoaren 27ra arte egongo da.

Martxoak 14, asteazkena. Argia emanaldia: Haizea eta sustraia

“Txiki”-ren bizitzaren bidez frankismoaren azken fusilamenduetan sartuko gara. Bere bizitza, bere historia, bere lagunak eta bere askatasunaren ametsak. Batzuk, argia eta oroimena heltzen ez diren hobi komunean ahanstura lurperatzen duten bitartean, bere senide, lankide eta frankismoaren kontrako militantziak, haien oroitzapenak eta diktadura garaiaren bukaerari buruz hitz egiten digute.

Oraindik ezabatu ez diren testigantzak dira. Bizirik dagoen historia da, gure berezko historiaren partea da".

[2007, 90 min]

Zuzendaria: Joseba Iñaki Agirre Errazkin
Gidoia: Joseba Iñaki Agirre Errazkin
Produkzioa: Txema Rojo “Haizea eta sustraiak” Kultur Elkartea
Argazkia: Jon Gurutz Sainz de Murieta
Montajea: José Terán
Musika: Naia Robles, Ken Zazpi, Luis Eduardo Aute
Banatzailea: Eguzki Bideoak Navarrería

Martxoak 16, ostirala. Rafa Rueda, kontzertua

Mungiatarrak Enaren geometria disko berriaren birako kontzertua.

Martxoak 18, igandea. Gartzia eta Morritson, kultoko antzezlana, antzerkia.

"Helduentzako umorezko antzezlan argumentuduna da, euskaraz sortua eta euskaraz antzeztua. Testuarekin, Urrazak CAFE BILBAO ANTZERKI GIDOIEN SARIA irabazi zuen. Antzezlanean, saritutako testua eta zuzenean jotako musika uztartzen dira. Morritson eta Gartzia aspaldiko lagunak dira. Gartzia (Urraza), bikote barik eta ondorioz, etxe barik gelditu den sortzaile “alternatiboa” da. Eta Morritson (Osoron)..., rock-ero basatia izandakoa, orain ezkontzetan jotzen dabil, eta bikotearekin “hipotekatua” bizi da. Berrelkartu egingo dira antzezlan urratzaile bat sortzeko… Eta Gartziak lo egiteko lekua behar duelako, batez ere. Abiapuntu horrekin hainbat gai ukitzen ditu komedia honek, beti ere umore eta ironia bereziarekin: elkarbizitza, elkarlana, adiskidetasuna, bikote harremanak, sexua, maitasuna, etxebizitzaren arazoa..."

Aktoreak: Jon Urraza eta Jon Zubiaga Osoron.
Idazlea: Jon Urraza.
Musika eta abestiak: Jon Zubiaga
Iraupena: 70 minutu.
Saria: CAFE BILBAO ANTZERKI GIDOIEN SARIA.
Sarrera: 6€

Erantzuna gehitu