Irailean, Iker Galartza eta Joseba Usabiagaren 'Erreleboa' antzerki emanaldi berria Sanagustinen

2012/08/29
Irailean, Iker Galartza eta Joseba Usabiagaren 'Erreleboa' antzerki emanaldi berria Sanagustinen
Txalo produkzioak -ek aterako duen lan berria da eta irailean estreinatuko du. Besteak beste, Azpeitian ikusteko aukera izango dugu, hilaren 23an (igandea). Soldaduskan ezagutuko diren Agustin eta Joxe bi lagunen arteko gau bateko solasaldia antzeztuko dute Usabiaga eta Galartzak. Ernesto Caballero k idatzitako umorezko obra da.

Sinopsia:

"1985. urteko negua. Algezirasen bi lagun soldaduskan. Ez, bi ezagun. Edo lagun egingo diren bi ezezagun. Edo elkar ezagutzeko aukerarik ere izango ez duten bi lagun. Azken finean bi euskaldun etxetik kanpo. Bata soldaduska amaitzekotan. Bestea hasi berritan. Esperientzia, inozentzia, adiskidetasuna, inbidia, borroka, leialtasuna… denak batera, denak gau batean. Bata bestearen kontra eta bata bestearekin bat. Esperientziak konpartitzeko, bizipenak eta biziminak kontatzeko gau aparta. Agustin eta Joxe soldaduskaren esklabo. Bizitzaren morroi. Jaioterriaren karga. Etxekoen nostalgia. Batzutan bizi, bestetan motel, hau da Algezirasen gau bat. Gau hotz bateko erreleboa."

Emanaldi honen eta irailean izango diren besteen gaineko informazioa ematen joango gara datozen egunotan.

Erantzuna gehitu